Azken 40 urteetan, 10.000 biztanle baino gutxiagoko Espainiako udalerrien kopurua populazio osoaren %57 izatetik %23 izatera igaro da; aldiz, nekazaritza-eremuen azalera guztizkoaren %80,2 da. Datu horiek Nekazal Politikaren beharra nabarmentzen dute, are gehiago, xehetasun handiko datuetara jotzen badugu.
Egun gauzatzen ari diren eta BNPn bildutako Nekazaritzaren Garapenerako erkidegoko politikak 1996ko Cork-eko aitorpena egin zenekoak dira, eta agenda 2000n eman zaie jarraipena; politika horiek egiteko tresnak eta erremintak Europako Erkidegoko zenbait Funtsetan aurkitu dituzte.
Laburbilduz, politika horien helburua "nekazaritza-eremuak bizitzeko eta lan egiteko leku erakargarriagoetan, eta adin guztietako biztanleria gero eta anitzagoak bizitza hobea izateko tokietan bilakatzea da". Horretarako, eremu horien zahartze eta despopulatze prozesuak alderantzikatu behar dira, besteak beste, euren garapen propioa sortzeko, egoera ekonomiko berrietara egokitzeko eta gizarteak behar den bezala baloratzeko baliabideak eman behar zaie.